XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Domingo Jose Garate eta Domingo Garate'n Euskalerria

Bi izen ziren abizen ori eraman zuten itzal aundiko gizonak.

Anaiak biak: Domingo eta Domingo Jose.

Ura Ustaritz'en 1735.ean eta au Bayona'n 1749.an jaioa.

Biak artu zuten zeregin mardula Frantzi'ko Iraultza nagusian.

Biak daude Ustaritz'en obiratuak, an bait dago beren abizenaren sortetxea.

Bietatik bat zait gaur arduragarri: Domingo Jose, bi anaietan gazteena.

Bordele'n egin zen jurista edo legiztilari.

Paris'en, ango izparringirik bikaiñenetan idatzi zuen.

Eta idazle anitz irakurria izeteaz gañera Filosofi eta Elerti edo Literatura irakasle on-ikusia ere izen zitzaigun.

Baita politikari aundia ere, eta elertilari txukuna, Frantzi'ko Akademian sartu izetea irabazi bait zuen!

Politikalari bezala, 1789'an Frantzi'ko Iraultza Nagusiari sortzea eman zion États Géneraux edo Laterri-Besoen Batzar Orokorra Bertsailles'en bildu zenean.

Batzar artarako, Domingo anaiarekin batera, bere diputadu edo ordezkari izendatu zuen Laburdi'k.

Arrezkero, bat egiñik aritu zitzaizkigun anai biak lanean, eta an, sutsu babestu ziguten Euskalerriaren Lege Zarra.

Alperrik, 1789'ko dagonillaren (agoztuaren) 4'ean emandako Legearen 10'garren atalean gaurregun arte ezerezturik gelditu bait ziren Laburdi, Benaparroa, eta Zubero'ko Lege Zar onuragarriak.

Dalton'en Jaurlaritzan Justizi-Ministro izen zen, eta naiz bera Erregea iltzearen aurka jeiki, bere kargu aren eragiñez, berak eman bear izen zion XVI Luis'eri, eriotzara galtzen zuen sententziaren berri.

Izen zen Barren-Auzietarako ministro ere.

Bañan sententzi gogor aren aurka nonnai eta ozen mintzatzen zelako ministeritza au ere utzi bearren aurkitu zen.

Espetxera bota zuten bere jokaera ark sortu zizkion etsaiek, eta Robespiérre erori zenean irten zitzaigun andik.

Gero, bai, gero Napoleon Bonaparte Inperatorearen adiskide eta lagun aundia izen zen.

Eta iritxi gera nik iritxi nai nuen puntura.

Ederki oartu zen Garat Euskalerria bere ezberdintasun guztien gaindik ERRI BAT ZELA, erri bat bakarra.

Ta batasun ori babesteko ona zer asmo aurkeztu zion Napoleon'i: Euskalerriaren Probintzi guztiekin Laterri bat eratzea.

Napoleon bera izanen zan Laterri orren burua, baña Napoleon Inperatorearen zuzendaritzapean.

Euskalerria, bere inguru guztitik bereizirik, Laterri Yarea izenen zen.

TA, ONAKO AU ZAIGU BEREIZIKI ARRIGARRIA: Garat'ek Napoleon'i Euskalerria Auñamendia-zear Katalauni'ko mugaraño iristen zela esaten zion, edo berdin dena, XIX mendearen asieran Ueska'ko mendietan EUSKERAZ ITZEGITEN ZELA.

Ori egia ote den? Zergatik ez? Izugarri jakintsuak ziren Garat anaiak. (naiz baten izena eraman Napoleon'i aurkeztutako asmo ura bi anaien lana izen bait zen seguruaski).

Biek zuten anitz maitatzen eta ederki ezagutzen Euskalerria, ta eskatzen zutena lortu nai bazuten Napoleon'ekin txantxetan ibiltzerik ez zuten.